-
Golden Kamuy: Ainu tribuaren urre bila
“Sugimoto hilezina naiz!”. Golden Kamuyk abenturak, akzioa eta argitu beharreko misterioa biltzen ditu xarmaz betetako pertsonaiekin eta komiki gutxitan aurkituko dugun girotzearekin. Manganimearen mundura begiratzerakoan shonen, kodomo edo shojo erako obretan pentsatzen dugu. Gaur egun, baina, irakurlego helduagoari zuzendutako lanen gorakada ikusten gabiltza. Seinen generoko tituluetan biolentzia edo sexua ageri ohi dira, bai, baina orokorrean…
-
Maiatzeko KABEren nobedadeak
Gure apalategiak gose dira, eta Kabe Edicionesek bi plater berri gehitu ditu bere menuan. Bata Heroines Game #02 da, aurreko hilabetean hasitako seriearen jarraipena. Bestea, aldiz, zapore berri bat da. Jatun berriak erakarriko dituena: Dinosaurs Sanctuary #01. Bakoitza 10€ko salneurriarekin, atzotik Harriet Edicionesen webgunean salgai daude. Egun batzuk barru ohiko liburu-dendetan ere aurkitu ahal izango…
-
Apirileko KABEren nobedadeak
Otsaileko prentsaurrekoan iragarri zuten plangintzari jarraituz, apiril honetan Kabe Edicionesek bi liburuki berri kaleratu ditu: Cube Arts #03 eta Heroines Game #01. Bakoitza 10€ko salneurriarekin, apirilaren 14an jarri ziren biak Harriet Edicionesen webgunean salgai. Honezkero ohiko liburu-dendetan ere aurkitu ahalko dituzue. Cube Arts izan da manga euskaraz ekartzeko Kaberen lehenengo apostua. Tomomi Usui emakume gaztearen…
-
Kabe, zaleongana hurbiltzen
Herenegun, otsailak 16, Harriet Ediciones argitaletxeak prentsaurreko berri bat eman zuen, eta Eneko eta biok bertara gonbidatuak izan ginen. Prentsaurrekoa nagusiki ‘Anker‘ (‘Feroz’ gazteleraz) izeneko komiki berri bat aurkezteko izan zen, Gregorio Muro Harriet (gidoia), Alex Macho (marrazkiak) eta Garluk Agirre (kolorea) hirukotearen azken lana. Aurkezpenean hiru egileak egon ziren, eta pasio handiarekin jardun zuten…
-
Bartzelonatiko mega-albisteak
Euskal Herrian ‘Durangoko Azoka’ ospatzen ari garen une honetan, Bartzelonatik albiste handiak iristen ari zaizkigu. Bartzelonako manga-azokak aurten 28. edizioa ospatzen du, abenduaren 8tik 11ra bitartean. ‘Manga Barcelona’ Espainia-mailan antolatzen den manga-ekitaldirik garrantzitsuena da, eta urtero argitaletxe handi zein txikiek haien nobedade berriak aurkezten dituzte. Aurten ‘Ooso Comics‘ ere bertan parte hartzen ari da, eta…
-
Manga euskaraz irakurtzeko garaia
Duela astebete Koldo Mitxelena Kulturunean prentsaurreko bat egin zen, baina ez edonolakoa. Izan ere, Harriet Ediciones komiki-argitaletxeak bonbazo bat bota zuen, manga euskaraz argitaratzen hasi dela hain zuzen ere. Argitaletxeak ‘Kabe’ bilduma aurkeztu zuen, eta euskaraz ekarriko dizkiguten manga guztiak zigilu horrekin iritsiko zaizkigu. Argitaletxeko kidea den Koro Muroren hitzetan, irakurzaletasuna sustatu nahian anomalia kultural…
-
Narutoren ibilbideak 20 urte bete ditu
Dattebayo! Hala da, bai. Naruto Uzumakik hokage izateko bere ninja-bideari ekin zionetik 20 urte bete dira. Gaur egun ‘Naruto‘ manganime munduko ikono handienetako bat da, bere arrakasta ikaragarria ukaezina da. Izan ere, ninja gaztearen abentura liluragarri, sutsu zein hunkigarriek jende asko erakarri dute mundu honetara. Mangaren egilea Masashi Kishimoto maisua da, eta bere lana 1999-2014…
-
Badaukagu katalanengandik zer ikasi, bai horixe!
Azken egunotan kataluniar animezaleak pozez zoratzen daude, eta arrazoirik ez zaie falta, izan ere umeei zuzendutako ‘Super3’ katea zeharo eraberrituta dator, gazteengan ere pentsatuz anime-katalogo biziki erakargarri bat eskainiz. Azken urteotako hainbat anime arrakastatsu katalanez bikoiztuta estreinatuko dira, hala nola, ‘Haikyuu‘ (1-4 denboraldiak), ‘Els Guardians de la Nit‘ (Kimetsu no Yaiba) (1. denboraldia) eta ‘My…
-
Sumora gerturatzen… Hakkeyoi!!
‘Hinomaru Sumo’ (Hinomaruzumou) animeak sumoa atsegin duen Ushio Hinomaruk egiten duen bidea kontatzen du, ohiko baldintzak betetzen ez dituen arren bere ametsa sumolari izatea delako. Aitzakia honek Euskal Herrian nahiko arrotza irudi dezakeen sumoaren munduan sartzen gaitu. Izan ere, sumoa Japonian tradizio handiko kirola den arren, ez daude anime gehiegi sumoa gaitzat harturik, eta honek…
-
Unboxinga: ‘X-Venture: Gorputza krisian’ lehen liburukia
Abuztuaren 26an jarri zen salgai, euskaraz ofizialki argitaratu den lehen manga, ‘X-Venture: Gorputza krisian’ sailaren lehen alea. Enekok horixe erakutsi nahi izan digu, postariak ekarri berri dion paketearen unboxinga eginez. Oraindik ez duzu komikia erosi? Interesa izanez gero, komiki-dendetan zein Ooso Comicsen webgunean aurkitu ahalko duzu!