Sumora gerturatzen… Hakkeyoi!!


‘Hinomaru Sumo’ (Hinomaruzumou) animeak sumoa atsegin duen Ushio Hinomaruk egiten duen bidea kontatzen du, ohiko baldintzak betetzen ez dituen arren bere ametsa sumolari izatea delako.

Aitzakia honek Euskal Herrian nahiko arrotza irudi dezakeen sumoaren munduan sartzen gaitu. Izan ere, sumoa Japonian tradizio handiko kirola den arren, ez daude anime gehiegi sumoa gaitzat harturik, eta honek konkretuki bidea erakustea duenez xede, mundu hortara gerturatzeko baliagarria da. Crunchyrollen gazteleraz edota ingelesez azpititulatuta topa dezakezue.

Gainera, Euskal Herrian bada proiektu nahiko interesgarri bat euskaldunoi sumoa gerturatzen diguna. Proiektu hau ‘Kukulumutxun Sumo Euskeraz’ da, hemen ikusi dezakezue euren Youtube kanala eta hemen Twitchekoa. Bertan bi hilabetero bi astetan zehar ospatzen diren sumo txapelketak kontatzen dizkigute euskaraz, eta aukera ezin hobea duzue ‘Hinomaru Sumo’ gustatu bazaizue oraindik gehiago gerturatzeko mundu hortara, oraingo honetan euskaraz.

Proiektu honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue hemen ikus dezakezue elkarrizketa bat:

,

Erantzun bat “Sumora gerturatzen… Hakkeyoi!!” bidalketan

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

Create your website with WordPress.com
Hasi zaitez
%d bloggers like this: