Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez

Narutoren ibilbideak 20 urte bete ditu


Dattebayo! Hala da, bai. Naruto Uzumakik hokage izateko bere ninja-bideari ekin zionetik 20 urte bete dira. Gaur egun ‘Naruto‘ manganime munduko ikono handienetako bat da, bere arrakasta ikaragarria ukaezina da. Izan ere, ninja gaztearen abentura liluragarri, sutsu zein hunkigarriek jende asko erakarri dute mundu honetara. Mangaren egilea Masashi Kishimoto maisua da, eta bere lana 1999-2014 bitartean argitaratu zen, 72 liburuki (700 kapitulu) osatuz. Animea, berriz, 2002-2017 bitartean emititu zen, 720 atal eta hainbat film ekoitziz, eta bi serie edo zatitan banatuta dago: ‘Naruto‘ eta ‘Naruto Shippūden‘.

20. urteurrena ospatzeko Shueisha argitaletxeak webgune ofizial bat jarri du martxan. Webguneak Narutoren munduko informazio piloa biltzen du, azken albisteak, ekitaldi bereziak eta merchandising berria barne, eta hainbat hizkuntza desberdinetan bistaratu daiteke. Komikien txokoan manga-liburuki bakoitzaren laburpen bat eta lagin-orrialde batzuk irakur daitezke. Animearen txokoan, berriz, arku eta atal bakoitzaren laburpenak irakur daitezke, irudi batzuekin lagunduta.

Bestalde, animearen adaptazioaz arduratu zen Pierrot estudioak ere urteurrena ospatu nahi du, eta bere YouTube kanal ofizialean animearekin lotutako hainbat eduki desberdin igotzen arituko dela adierazi du. Dagoeneko, ospakizunari hasiera emanez, Narutoren ibilbidea errepasatzen duen 10 minutuko bideo bat igo du. Bideo promozional honek animeko eszena gogoangarrienak animazio berritu batekin aurkezten dizkigu, opening-abesti ezagunetaz lagunduta:

KONTUZ! Naruto osorik ikusi ez dutenentzat bideoa spoiler handi bat da.

Narutoren bidea ez da guztiz amaitu, ordea! 2016an Narutoren seme Borutok lekukoa hartu zuen, ‘Boruto: Naruto Next Generations‘ izeneko istorio berrian, oraingo honetan Ukyō Kodachi (istorioa) eta Mikio Ikemoto (marrazkiak) mangagileen eskutik. Gaur egun Borutoren mangak martxan jarraitzen du, hilabetero kapitulu berri bat argitaratuz. Era berean, 2017tik geroztik anime-adaptazioa ere emisioan dago, astero atal berri bat emitituz.

Albiste honek nostalgia eragin badizu, edota Naruto inoiz ikusi ez baduzu, hona hemen non ikus dezakezun:

Kagebunshin no jutsu!

,

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: