Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez

Manga euskaraz irakurtzeko garaia


Duela astebete Koldo Mitxelena Kulturunean prentsaurreko bat egin zen, baina ez edonolakoa. Izan ere, Harriet Ediciones komiki-argitaletxeak bonbazo bat bota zuen, manga euskaraz argitaratzen hasi dela hain zuzen ere. Argitaletxeak ‘Kabe’ bilduma aurkeztu zuen, eta euskaraz ekarriko dizkiguten manga guztiak zigilu horrekin iritsiko zaizkigu.

Argitaletxeko kidea den Koro Muroren hitzetan, irakurzaletasuna sustatu nahian anomalia kultural batetaz ohartu ziren: euskarazko mangarik ez zegoela. Mangak urte asko daramatza Euskal Herrian eta euskaldunon artean zaletasun nabaria dago, urtez urte handituz doana. Komiki japoniar hauek, ordea, ez dira euskaraz mintzo, eta euskaldunok beste hizkuntzetan kontsumitu behar izaten ditugu. Harriet etxekoek, azterketa sakon baten bitartez, 2021. urtean gazteleraz 1033 manga, frantsesez 2204 manga, eta euskaraz 0 manga argitaratu zirela ikusi zuten, eta hori aldatu beharra zegoela pentsatu zuten.

Haien manga-bilduma estreinatzeko ‘Cube Arts‘ manga aukeratu dute, hiru liburukiz osatutako serie motz bat, Tomomi Usui emakume egile japoniarrarena. Itzulpenaz Iker Alvarez arduratu da, zuzenean japonieratik euskaratuz. Lehenengo alea dagoeneko salgai aurkitu daiteke, bai argitaletxearen webgunean eta bai hainbat denda espezializatutan.

Esan beharra dago Harriet Ediciones ez dela manga bat euskaraz argitaratzen duen lehena, Ooso Comics argitaletxe katalana aurreratu egin baitzaio. Duela pare bat hilabete ‘X-Venture: Gorputza krisian – Erreskate handia‘ sailaren lehen alea iritsi zitzaigun, argitaletxekoek euskarazko merkatuan lehenak izango zirela ez bazekiten ere. Dena dela, ‘X-Venture’ jatorriz malaysiarra dela aitortu beharra dago, eta ez daukala mangek berezko duten estilo hori.

Harriet argitaletxearen hitzetan ez omen da batere erraza izan japoniarrekin akordio batera iristea, baina negoziaketek aurrera dihardute eta datorren urtean zehar Kabe bilduma handitzeko asmoz genero anitzeko hainbat manga iristea aurreikusten da. Argitaletxeak partekatu duen informazioan ‘Heroines Game‘, ‘Change the World‘ (Kyou kara Satsujinki), ‘Dinosan‘, ‘Girls’ Last Tour‘ (Shoujo Shuumatsu Ryokou) eta ‘An Otaku Called God‘ (Kami to Yobareta Otaku) tituluak ageri dira. Horietako bi kenduta beste guztiak ez dira ezta gazteleraz argitaratuak izan, beraz euskaraz bakarrik irakurri ahalko dira.

Ez dago zalantzarik, Harriet Edicionesek euskarazko mangaren aldeko apostu sendoa egin du. Honek euskaldunon ohituretan aldaketak eragingo ditu, eta mangazaleon apalategietan gero eta euskara gehiago ikusiko da. Gauzak ongi baldin badoaz, ez litzateke harritzekoa izango argitaletxe gehiago euskarazko mangaren olatura igotzea. Etorkizuna irakurleon esku dago!

Hau guztiaren harira, igande honetan, azaroak 27 eguerdiko 16:00etan, twitch.tv/ekintaekin kanalean Eneko (@ameslaria), Mirai (@egoninobi) eta Iker Alvarez itzultzailea (@IkeAru) gai honen inguruan solasean arituko dira. Zuzeneko bat izango da, beraz interesa izanez gero bertaratu zaitez!

Albistea borobiltzeko, euskaraz argitaratu diren mangen katalogoa sortu dugu. Mangak argitaratzen joan ahala zerrenda betetzen joango gara. Ea laster apalategi handi, anitz eta polit bat osatzen dugun!


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: