Nor gara?

Manga eta animearen zaletasuna euskaraz partekatzeko komunitate bat gara, manganime munduari buruz gure hizkuntzan jardun ahal izateko espazioa, nahiz eta gaur egun eduki horiek erdaraz kontsumitu behar.

Alde batetik blog-estiloko webgune hau daukagu, non albisteak, analisiak, gomendioak, bitxikeriak eta bestelako edukiak argitaratuko ditugun. Aipaturiko artikuluak edonork idatz ditzake, beraz zerbait argitaratu nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan eta “egile” egingo zaitugu, inolako konpromisorik gabe!

Beste alde batetik sare sozialak dauzkagu: Twitter, Telegram-talde bat eta Discord-zerbitzari bat. Hauetan manga eta animeari buruz hizketan aritzen gara, ikusi ditugun azken serieak komentatuz, iritziak emanez, edota sortzen den edozein gairi buruz solasean. Bereziki Telegram-taldean mugimendu asko egoten da, beraz animatu sartzera!

Proiektu honekin euskaldunoi manganime mundua hurbildu nahi diegu, eta mundu honetan gauden euskaldunoi euskara hurbildu, ondorengo bideoan Enekok eta Miraik azaltzen duten bezala:

Manga eta animea atsegin badituzu, zaletasun hori gurekin euskaraz partekatzera animatzen zaitugu! ^^

Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez